Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak Hegoaldeko Trenbide Barianteari dagokion enkomiendaren protokoloa sinatu dute

Lurraldearen lehiakortasuna handituko duen trenbide azpiegitura estrategikoaren prozesua desblokeatzen da akordio honekin

Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak Hegoaldeko Trenbide Barianteari dagokion enkomiendaren protokoloa sinatu dute 16Martxoa 16 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Arantxa Tapia sailburua pozik agertu da Sustapen Ministerioarekin sinatutako akordioaren ostean, Euskadiko trenbide sarearen esparruan aspaldi mahai gainean geldirik egon den gaia martxan jartzen delako.

Lotura ferro-portuario berria, Sustapen Ministerioak eginiko proiektuak jasotzen duenaren arabera, Kantabriarekin abiadura handian egingo den konexioarren parte da.

Mugarri oso garrantzitsua da hau Euskadirentzat, Bilboko Portuak Europarekin lotura zuzena egingo baitu Europa zeharkatzen duen sarea eta Atlantikoko korridoreko trenbide sarearen parte izanik.

Hegoaldeko Trenbide bariantearen garapenak eta eraikitzeak zer ondorio izango ditu? Zerbitzua martxan jartzen denean, gaur egun Ortuella, Trapagaran, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldoko herriak zama garraioetatik liberatuta geratuko dira.

Gainera,  gaur egun Bilboko Portuak ez duen trenbide lotura egokia lortuko da, eta ekidin egingo dira egun gertatzen diren pilaketak, portuaren lehiakortasuna hobetuz.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez