Estebanek “presazkotzat“ hartu du Sanchezek alarma egoera ez luzatzeko egindako iragarpena

Euskal Taldeko bozeramailearen esanetan, Madrilgo hauteskundeei begira egindako “propaganda nahi bati” eragotzi dio erabakia da eta AstraZeneca txertoaren inguruan Espainiako Gobernuari eskatu dio "herritarrei mezu nahasgarririk ez bidaltzeko"

Estebanek “presazkotzat“ hartu du Sanchezek alarma egoera ez luzatzeko egindako iragarpena 09Apirilak
2021
2021 ApirilaK 09 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek "presazkotzat" hartu du Espainiako Gobernuko presidenteak maiatzaren 9tik aurrera alarma egoera ez luzatzeko egindako iragarpena. Radio Popular irratian egindako elkarrizketa batean, Euskal Taldeko bozeramaileak erabaki hori maiatzaren 4rako aurreikusita dauden Madrilgo Erkidegoko hauteskundeen bezperan "mezuak bidaltzeko beharrari" eragotzi dio. "Ikusiko dugu zer dioen (Pedro Sánchezek) asteazkeneko agerraldian, baina ni zuhurragoa izango nintzateke eta data horretara gehiago hurbildu arte itxarongo nuke. (...) Uste dut Espainiako Gobernua gauza gehiegi aurreratzen ari dela eta ez dut ulertzen zergatik, nolabaiteko propaganda nahi batetik haratago ", aitortu du Estebanek.

Bozeramaile jeltzaleak kritikatu duen beste gaia bat txertaketa plana eta Osasun Ministerioak AstraZenecaren inguruan zabaltzen dituen "mezu nahaspilatsuak" izan dira. Estebanek adierazi du ez duela "ulertzen" hartutako erabakia eta "Eusko Jaurlaritza ere bat ez datorrela" gogorarazi du. "Txertoekin herritarren artean zalantzarik ez sortzea beharrezkoa da", azaldu du Estebanek, Sendagaien Europako Agentziak AstraZenecarekin txertatzearen alde dagoela esan eta gero. "Harrigarria da erabakiak ia-ia alde bakarretik hartzea autonomia erkidegoei galdetu gabe", gaitzetsi du.

Bestalde, Sekretu Ofizialen Legearen erreformari buruz galdetu diotenean, Espainiako Gobernuak eta Sanchez presidenteak beraien Legea prestatzen ari direla iragarri ondoren, Estebanek ohartarazi du lege berri bat idaztea "ke" bihurtu daitekeela eta 1968ko Legea eguneratzeko eta modernizatzeko Kongresuan bideratuta dagoen Euskal Taldearen ekimena "aprobetxatzeko" gonbita egin dio Espainiako Gobernuari. Zentzu horretan, Estebanek legearen erreformak izan behar dituen ardatzak zehaztu ditu, besteak beste, "epeak izan behar ditu, gai jakin batzuetan parlamentuak sarbidea izan behar du, ezin da gaien sailkapen orokorrik egon eta zerbait sekretutzat jotzen duten erabakiak ere ezin dira sekretua izan".

Interesatu Zaitez