Estebanek kritikatu duenez PPk eta Espainiar Gobernuak zigorren zenbaketaz egiten duten interpretazioak "harridura sortzen du eta ez du Europar Erabaki Markoarekin bat egiten"

Era berean salatu duenez "Gobernuko presidente ordeak arauaren gainetik egin zuen eta Epaimahaiei zor zaien errespetua gorde barik, epaileek hartutako erabaki batzuek eragin dien haserrea adierazi du".

Estebanek kritikatu duenez PPk eta Espainiar Gobernuak zigorren zenbaketaz egiten duten interpretazioak 16Abendua 16 |
Kongresua

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek Alderdi Popularrak eta Espainiar Gobernuak zigorren zenbaketaz egin duten interpretazioa kritikatu du gaur. Estebanek azaldu duenez " PPk Senatuan zaratarik egin gabe eta bilatzen zuten interpretazioa zein zen ohartarazi gabe sartu zuen aldarazpenak ez du Europar Erabaki Markoarekin bat egiten".

Zentzu honetan, komunikabideei Bozeramaileen Batzordera sartzeko orduan eskainitako adierazpenetan, Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak baieztatu du egoera horrek epaileen artean "harridura" sortzen duela eta salatu du Gobernuko presidente ordeak berak "arauaren gainetik eginez" "Epaimahaiek hartutako erabakiei zor zaien errespetua gorde barik adierazi zuen justiziak hartutako erabakien kontrako iritzia, eta hori ez zukeen sekula egin behar izan".

Amaitzeko, RNE irratiko goizeko saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketan gai honetaz galdetuta, Aitor Estebanek zera adierazi du "espetxetik ateratzeak gustuko ez dituzten pertsona askoren jarrera ulertzen dut, baina azkenean beti iristen da expetxetik ateratzeko momentua, eta normaltasunez hartu behar da, legea betetzen delako".

Interesatu Zaitez