Egibar: “Iraganeko presidentea da Rajoy eta bere garaia politikoki agortuta dago”

Joseba Egibar, EAJ-PNV legebiltzar-taldearen bozeramailea eta GBBko presidentearen iritziz, iraganeko presidentea da Mariano Rajoy gobernu espainiarraren presidentetzarako hautagaia, “luzapen batean sartuta, bere garai politikoa agortuta dago”.

Egibar: “Iraganeko presidentea da Rajoy eta bere garaia politikoki agortuta dago” 27Urriak
2016
2016 UrriaK 27 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

ETB-1ean egindako elkarrizketa batean, Egibarrek nabarmendu duenez, euskal hautesleen botoa “Rajoyri ezetza izan da argi eta garbi”, bai Rajoyri berari bai Alderdi Popularrari. Horrela, ordezkari jeltzaleak salatu du bigarren hauteskundeetan Rajoyk Espainian jasotako onura; eta berak atzo iragarri zuen bezala, hirugarren hauteskundeak izanez gero, are eta indar handiagoa jasoko zuela”.

“Berriro ere presidente izendatuko dute, baina argi dago iraganeko presidentea izango dela. Bere garaia politikoki erabat agortuta dago eta orain luzapen batean sartuko da. Ez dakigu luzapen hori urtebete, bi, hiru edo lau urtekoa izango den, baina iraganeko presidentea da jada”, azpimarratu du.

Halaber, Egibarrek PSOEri galdetu dio zergatik iragan abenduaren 20ko hauteskundeetan ez zuen egin oraingoan egingo dutena. Ildo horretan, ordezkari jeltzaleak ziurtatu du alderdi sozialistak egoera oso larria bizi iduela eta PSOEren kidea izateko arrazoia galdetu du.

“Abenduko hauteskundeak eta gero hartu beharreko erabakia eta hausnarketa zen. Orduan egin behar izan zuen PSOEk. Orain hartutako erabakiak izugarrizko eztanda eragin du alderdi sozialista barruan. Zergaitik ez zuen abenduan egin? Eta, zergatik Pedro Sanchezek Ciudadanos aukeratu zuen Podemosekin gobernu bat osatu beharrean? Non da PSOEren izaeraren arrazoia? Egoera oso larrian daude”, esan du.

Egibarrek, gainera, Podemosek aurreko legegintzaldian abagune estrategiko paregabea galdu zuela iritzi dio; izan ere bere ustez, “Rajoyri alternatiba garatzeko garaia zen aurreko legegintzaldian, baina batzuek uste zuten ‘sorpasso’-a posible zela”.

Interesatu Zaitez