Egibar: “Aitorpen eraginkorra nahi duten nazio errealitateak badaude, eta aitorpen hori denon arteko begirunetik lortu behar da”

EAJko legebiltzar-taldeko bozeramaile eta GBBko presidenteak adierazi du ‘nazio errealitate ukaezinak‘ daudela; eta, bere ustez, "begiak ireki eta kontatzen jakitea baino ez da behar, Katalunian eta Euskadin nazio errealitateak direla ohartzeko, baina garapen demokratiko bat behar dute hori gauzatzeko”.

Egibar: “Aitorpen eraginkorra nahi duten nazio errealitateak badaude, eta aitorpen hori denon arteko begirunetik lortu behar da” 13Urriak
2015
2015 UrriaK 13 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Egibarrek, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, gogoratu du eredu biziak daudela demokrazia sakondu eta garatzeko, eta helburu zilegiak ere daudela bere etorkizunaren jabea izateko. “Nire ustez, Espainiako Estatuak onartu behar du bere eredua krisian dagoela, eztabaida horri ekiteko aukera dauka, eta adostasunerako eta  elkarrenganako ulermenerako guneak aurkitzeko aukera”, gaineratu du.

Ildo horretan, aitorpen eraginkorra nahi duten nazio errealitateak daudela zehaztu du, eta “aitorpen hori denon arteko begirunetik” lortu behar dela nabarmendu du.

Bere ustez, Euskadi eta Espainia artean beste harreman politiko berri bat behar da. “Lortu eta adostu behar da, beti ere, euskal gizarteak demokratikoki planteatzen duena errespetatzen, zure jarrera ez duzula inposatuko jakinda”, adierazi du.

“Autonomi erkidegoek libre eta demokratikoki erabakitzen dutena errespetatzea da gakoa. Nazio errealitate batzuek bere nazio propioa erdietsi nahi dute. PP eta PSOE alderdiek euren nazioa badute, baina gure nazioa aitortuta ez dugunok, hau da, euskaldunok eta kataluniarrak, gure nazioari egitura hori ematea espero dugu”, amaitu du Egibarrek.

Interesatu Zaitez