Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/07

EAJ-PNVk zuhurtzia eskatu du, ETAren armagabetzearen amaierak amaiera ona izan dezan

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak baieztatu duenez, armagabetzearen ondoren, ETA desegin egin beharko da. “Orduan eszenatoki berri baten aurrean egongo gara, herri honen bakerako eta bizikidetzarako aukera berriak izango dituena”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk zuhurtzia, ardura eta diskrezioa eskatu ditu prozesuaren amaiera behin betiko armagabetzea aldebakarreko eta egiaztagarriaz amaitzeko. ETAk gaur bertan egindako adierazpenaren  aurrean, Iñigo Iturrate parlamentari jeltzaleak esan du guztiok espero dugula talde armatuak duela bost urte eta erdi hartutako konpromisoa bete dezala: berehala armagabetu dadila eta, horren ondoren, desegin dadila. “Duela bost urte eta erdi daramatzagu oraingo une hau eskatzen. Larregi kostatu zaigu hona iristea eta ez dugu hori arriskuan jarriko. Ez diogu ETAri eskerrik eman behar, ETAk zor dio gizarte honi bakea eta barkamen-eskea”.

Iturratek adierazi du armagabetzearen ondoren ETAk pausu bat gehiago eman eta azkar disolbatu beharko duela. “Hori guztia gertatzen denean, herri honen bizikidetzarako aukera berriak izango ditugu. Itxaropenerako eszenatoki berri baten aurrean egongo gara, aspaldi-aspalditik euskal gizarteak eskatzen zuen eszenatokia. Herri honetan hain beharrezkoa zaigun bakea eta bizikidetza eraiki ahal izateko bide berriak antolatzeko aukera izango dugu”. 

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/04/29 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr