Prentsa Aretoa

Berriak

2017/05/12

EAJ-PNVk ofizialtasuna eskatu du nazioarteko lehiaketetan parte hartu nahi duten Euskal Kirol Federazioentzat

Eusko Legebiltzarrak, talde jeltzalearen babesarekin, proposamen bat onetsi du Euskadiko Surf Federazioari babesa emateko, maiatzean bertan Miarritzen egingo den Mundu Mailako Lehiaketara begira. Ekimen honen bidez Federazioari proposatzen zaio Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzea erreklamazio hau izapidetzeko eta bideratzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Euskadi nazioa da eta nazio garen aldetik eskatzen dugu Euskadiko Federazioek nazioarte mailako lehiaketetan ofizialtasun osoz parte hartzeko aukera izan dezatela. Gaur egun aukera hori eragozten duten mugak gaitzesten ditugu eta  lan egingo dugu gure kirolarien proiekzioa lortzeko, horixe delako euskal gizartearen gehiengo zabal batek partekatzen duen gogoa". Hitz horiek erabili ditu Rakel Molina legebiltzarkide jeltzaleak Euskadiko Surf Federazioak egin duen erreklamazioa aldezteko,  Surf Federazioak Euskadi ofizialtasun osoz ordezkatzea baitu helburu, maiatzaren 20tik aurrera Miarritzen egingo den Mundu Mailako Surf Lehiaketan.

Molinak gogora ekarri du iragan legealdian  ezagutzera eman zen txostena,zeinetan Euskal Federazioen proiekzioa eta nazioarte mailako dimentsioa abalatzen zen. "Gure taldearentzat oso garrantzitsua da Federazioek atzerrian ofizialtasun osoz lehiatzeko aukera izatea,hau da, gure nazioaren ordezkari izan daitezela. Funtsezkoa da gure kulturarentzat,gure kirolarentzat eta gure kirolarien proiekziorako. Euskal kirola indartzen du eta mundu mailako mapan kokatzen gaitu". EAJ-PNVko ordezkariak bere taldearen babesa adierazi die federazioei "lehiaketetan parte hartzeko zenbat eta aukera gehiago izan,orduan eta gehiago haziko direlako eta euskal kirolaren arrakasta gizarte osoarentzat onuragarria izango delako".

Nazioarte mailako aitortzari ematen zaion babesa adierazita, Molinak baieztatu du federazioek eurek izan behar dutela asmo hori Eusko Jaurlaritzari adierazi behar diotenak. "Erakunde pribatuak dira eta,zentzu horretan, exekutibaren laguntza jasotzeko, federazioek eurek eskari hori adierazi behar dute. Egiten badute, jakin dezatela babes juridiko,ekonomiko eta tekniko osoa jasoko dutela. Eusko Jaurlaritzak hainbatetan eskaini die federazioei bere lankidetza eta hala egiten jarraituko du, baina federazioek eurek izan behar dute parte hartuko duten lehiaketak aukeratuko dituztenak. Exekutiboak ezin du beren baimenik gabe jardun". Horregatik, Molinak Euskadiko Surf federazioa eta nazioarte mailako lehiaketetan parte hartu nahi duten guztiak animatu ditu Bingen Zupiriak zuzentzen duen Sailarekin harremanetan jartzera eta,horrela,etorkizunerako jarduerak koordinatu ahal izan ditzaten.

Zentzu honetan, Eusko Legebiltzarrak, Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldearen aldeko botoarekin, legez besteko proposamena onartu du, zeinetan Euskadiko Surf Federazioaren eskaria babesteaz gain, helburu hori lortzeko behar diren gestioak egiteko hitza eman duen. Era berean, Federazioari eskatu zaio Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jar dadila Federazioaren nazioartekotzea lortzera begira.

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/05/24 09:30

Iñigo Iturrate

   ETB-1. Egun on Euskadi 

2017/05/25 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

2017/05/26 08:30

Idoia Sagastizabal

   Bizkaia Irratia 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr