EAJ-PNVk EH Bildu eta Podemosen jarrera arduragabea salatu eta lanerako proposamen serioak egitea eskatu die

Luis Javier Telleria legebiltzarkideak bi alderdiei leporatu die “errazkeria eta arinkeriako kritiken” ondorioz zaildu egiten dutela krisi-uneetan dauden enpresentzat konponbideak bilatzea

EAJ-PNVk EH Bildu eta Podemosen jarrera arduragabea salatu eta lanerako proposamen serioak egitea eskatu die 19Uztailak
2017
2017 UztailaK 19 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVk EH Bildu eta Elkarrekin Podemosi leporatu die beren Jaurlaritza astintzeko kanpainak zaildu egiten duela industria politika bat diseinatzea, sektorea bultzatzeko eta lehiakorragoa egiteko. Jeltzaleek “errazkerian eta arinkerian oinarritutako kritika hutsalak” alde batera uztea eskatu diete, eta Jaurlaritzari eta gainontzeko eragileei bidelagun izan daitezela Arantxa Tapia sailburuak atzo aurkeztutako ekimen estrategikoetan, horiek ahalbidetuko baitute krisian dauden enpresak laguntzea eta ehun ekonomikoa indartzea. 80. hamarkadatik bultzatutako industria politika bat, dokumentuan jaso bezala.

“Eusko Jaurlaritzak atzo zehaztutakoa bezalako Plana ezin da 24 ordu baino gutxiagoan aztertu, ez bada arinkeriaz egiten. Irakurketa sakona behar du eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ez dute halakorik egin. Bide errazenari ekin diote: kritika hutsa. Berdin zaizkie programan jasotako neurriak eta proiektuak eta ez dute ezer zehatzik proposatu, titularretatik haratago. Irakurketa hain da gainekoa, ezen industria politikaren giltzarrietako gisa nabarmendu dutela fiskalitate politika. Garrantzitsua bada ere, ez da hori funtsezko aspektuetako bat. Are gutxiago, arazo zehatzak dauzkaten enpresa zehatzetaz dihardugunean. Gizartean lan serioa exijitzen digu. Alderdi honek eta Gobernu honen erantzunak dira ahalegina, proiektuak eta neurriak. Talde horiek ere beste horrenbeste egitea gustatuko litzaiguke, eta ez gauzak gehiago nahastu”. Industriako bozeramaileak gaineratu duenez, iritzi soziala nahasten saiatzea ez da gardena, “enpresa batzuen egoera kritiko eta puntuala sinestarazi nahi dute euskal industriaren krisi orokorra dela”. Telleriaren esanetan, plana kritikatzea ez da arrazoizkoa “hori xehatzeko, kontrastatzeko eta eztabaidatzeko astirik izan gabe. Badirudi kritika idatzita zegoela, baita plana aurkeztu baino lehenagotik ere”.

Plana egiteko, hainbat eremutan eztabaidatu da. Besteak beste, GABen, non Euskadiko hainbat eragile sozialek parte hartzen dute. Luis Javier Telleriak uste du oso garrantzitsua dela guztion inplikazioa, Herri hontako industriak aurrera egin dezan. Halaber, gogoratu du urrian talde guztiek ekarpenak egiteko aukera izango dutela, ebazpen proposamenen bidez, plana Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen denean. Hori dela eta, talde guztiei eskatu die ekimen eraikitzaileak landu ditzatela eta eztabaida serioa izan dezatela. “Guztioi gauza berak batzen gaitu: gure industria sektore potentea, modernoa eta lehiakorra izatea, etorkizuneko erronkentzat prestatutakoa”. 

Interesatu Zaitez