Carles Puigdemont President-a eta Urkullu Lehendakaria Bartzelonan batzartu dira

Generalitateko Presidenta Carlos Puigdemont eta Iñigo Urkullu Lehendakaria Bartzelonan batzartu dira Catalunyako eta Euskadiko egoera politikoa, instituzionala eta soziala aztertzeko laneko bilera batean.

Carles Puigdemont President-a eta Urkullu Lehendakaria Bartzelonan batzartu dira 19Ekaina 19 |
Berria

PARTEKATU

Generalitatearen Jauregian egindako topaketa horretan bi Herrialdeen egoera sakontasunez aztertu da, Estatuan zein Europan.

Puigdemont Presidenteak eta Urkullu Lehendakariak krisi instituzionalaren inguruko diagnostikoa partekatu dute, bi nazioen autogobernuen lehendabiziko helburuan aurrera egiteko estrategian.

Estatu espainiarrak ezarri duen “gelditasun-estrategia” gainditzeko eta aurrerapausoak emateko dauden zailtasunak nabarmendu dituzte, beren etorkizunaren inguruan erabaki nahi duten bi nazioen eskaeren aurrean, Catalunya eta Euskadi, alegia. Beren ustez, Estatuak ezin du lurralde-eredu zehatz bat inposatu eta, bien ustez, apelazio eta etengabeko helegiteek ez dute lurralde-arazoa konponduko.

Halaber, biak bat etorri dira hurrengo hausnarketarekin: legea ez da aldaezina. Arazo politikoak eta sozialak ebazteko balio izan behar du. Legea asmo demokratikoak itotzen dituen kortse bat bilakatzen bada, ez du nazioen eta herrien arazoak konpontzeko baliorik izango eta aldatu eta egokitu beharko da.

Bi presidenteek noizean behin biltzea erabaki dute, bi nazioentzako interesgarriak diren gaiak elkarrekin aztertzeko, berezko errealitateen ezagutzan sakontzeko eta Estatuak beren errealitate plurinazionala aitortzeko partekatutako helburuari jarraitzeko. 

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez