Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/12

Bildarratzek adin txikiko errefuxiatuen harrera nola kudeatzen den zehatz dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari

EAJren bozeramaileak ume hauen babes eskaera onartzen denean zein onartzen ez denean jarraitzen den prozedura zein den galdetu du, baita azken hauek “zein egoeratan geratzen diren” ere.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek adin txikiko errefuxiatuen harrera nola kudeatzen den zehatz dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek pertsona helduen laguntasunik gabe Estatura heltzen diren adin txikiko errefuxiatuen harrera nola gestionatzen den zehazteko eskatu dio Rajoyren Gobernuari. Idatziz erantzuteko zenbait galderaren bitartez, bozeramaile jeltzaleak Madrilgo Exekutiboak “laguntasunik gabe heltzen diren haurren nazioarteko babesa onartzen zaienean zein prozedura jarraitzen” duen jakin nahi du. Horrez gain, eskaera hori ukatu zaienekin zer egiten den ere galdetu du, baita azken hauek “zein egoeratan geratzen diren” ere.

EAJko senatariaren galderak urtarrilean ildo beretik egin zituenaren jarraipena dira, orduan baino zehaztasun gehiago lortze aldera. Europako Batasunaren aurrean Gobernu Zentralak krisi migratzaile honen hasieratik hona kokatu eta finkatu beharreko pertsona kopuruari dagokionez hartu zituen konpromisoak betetzen ez dituela eta, Bildarratzek “2017an kokatu eta finkatzeko zein aurreikuspen egiten” duen galdetu du, baita “gaur egun asiloa emateko duen gaitasuna handitzeko asmorik” duen ere. Bozeramaile jeltzaleak eskatu du, gainera, krisi ekonomikoak izan dituen garai desberdinen arabera ere kalkulatzea zein izan den asilo eskaeren eboluzioa, 2000-2007 eta 2008-2016 garaietako datuak desglosatuz.

Bildarratzek aparteko ardura agertu du ezagutzeko “zergatik pertsona batzuk inguruko herrialdeetan finkatzen diren behin betiko, nahiz eta Estatu espainiarrean asiloa eskatu duten”. Senatariak egoera horretan izan diren pertsonen kopuruari buruzko balorazioa egitea eskatu die Gobernuko arduradunei.

 

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/04/29 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr