Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sánchezek Euskadi eta Espainiako egoera politiko, ekonomiko eta soziala aztertu dute

Bilera berean izan dira Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia eta Joseba Aurrekoetxea, EAJ-PNVren Antolakuntza arduraduna.

Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sánchezek Euskadi eta Espainiako egoera politiko, ekonomiko eta soziala aztertu dute 22Urtarrila 22 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzar eta PSOEren idazkari nagusi Pedro Sanchez, Ferraz-eko egoitzan elkartu dira, beren alderdietako ordezkari goren gisa egin duten lehen bileran.

Topaketa berean izan dira Idoia Mendia, PSE-EEren idazkari nagusia eta Joseba Aurrekoetxea, EAJ-PNVren Antolakuntza Arduraduna. Bilerak ordu beteko iraupena izan du eta adeitasun giroan garatu da.

Ortuzar eta Sánchezek  Euskadi eta Espainiaren egoera politiko, ekonomiko eta sozialaren inguruan egiten dituzten azterketak azaldu diote elkarri. Biek ikusi dute Estatu ereduari buruzko eztabaidari ekin behar zaiola. Estatu eredu berria, gizarteak berak planteatzen dituen erronka sozial, politiko eta ekonomikoei erantzuna emango diena.

Era berean partekatu dituzte lurralde ereduaren erreformari buruz dituzten ikuskerak. Zentzu honetan, Ortuzar eta Sánchezek gaia jorratzeko beharra adostu dute, prozesu hori ahalbidetzeko.

Euskadin bakea eta bizikidetza behin betiko finkatzeko beharra ere izan da topaketan jorratu den gaia.

Interesatu Zaitez