Andoni Ortuzarrek Ekonomi-Ituna eta Ekonomi-Hitzarmena defendatzeko deia egin du azken aldi honetan jaso diren “eraso bidegabe eta arrazoigabeen aurrean”

EAJ-PNVren EBBren presidenteak, Lizarran azaldu ditu nafar eta euskal erkidego biek aurrez aurre izango dituzten erronkak: Euroerregioa Iparralderekin, euskararen normalizazioa, zerbitzu publikoak hobetzeko lankidetza eta Ekonomi Itunaren eta Hitzarmen Ekonomikoa defendatzea.

Andoni Ortuzarrek Ekonomi-Ituna eta Ekonomi-Hitzarmena defendatzeko deia egin du azken aldi honetan jaso diren “eraso bidegabe eta arrazoigabeen aurrean” 10Urriak
2015
2015 UrriaK 10 |
EBB

PARTEKATU

Andoni Ortuzarrek gogoratu duenez “EAJ-PNVk normaltasuna berreskuratu nahi du EAE eta Nafarroaren arteko harremanetan,  erkidego biek egorkizunera begira izango dituzten erronkei ekiteko”, eta gainerako alderdi politikoak deitu ditu “Ekonomi-Ituna eta Hitzarmen Ekonomikoa batera defendatzera, aste honetan bertan egin diren eraso bidegabe eta arrazoigabeen aurrean”.

"Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiritargoa solidarioa da Estatuari ematen dizkion zergetatik, kupoaren bidez, biztanleriagatik eta ahalmen ekonomikoagatik dagokiona baino gehiago ematen duelako” gogoratu du. Aste honetan sortu den polemikaren inguruan adierazi du espainiar alderdi politikoek “hitzarmen ekonomikoa eta ekonomi ituna” erabili izan dutela “beren ezintasuna ezkutatzeko”. “EAJk ez du inoiz esan inori ezer kendu behar zaiola, euskal hiritargoari dagokiona eskatzeko. Beste autonomi finantzaketa erregimena eskatu nahi duenak, egin dezala.PP eta PSOE alderdi sukurtsalistak dira. Aste honetan bertan ikusi dugu hori PPrekin gertatu denarekin, baina lehenagotik ere ikusi dugu PSEren baitan.Beti agintzen du Madrilen dagoenak. EAE eta Nafarroako agindua, EAE eta Nafarroan dago eta hemen geratu behar da".

Irujo Etxea erakundeak Josu Chueca historialariari egin zaion omenaldian, Andoni Ortuzarrek euskal eta nafar erkidegoek  izango dituzten erronkak “normaltasun osoz eta lankidetzaren bidez” burutu beharko dituztenak: “lehen erronka da Iparralderekin batera  muga guztiak gaindituko dituen Euroerregioa osatzea". Bigarren erronka da euskara ezagutzera ematea eta sustatzea . Eta, hirugarren erronka da hiritargoari eragiten dioten zerbitzu publikoen hobekuntza dakarren lankidetza”. "Nafarroa eta EAEren artean 35 urteko banaketarekin amaitzea da Irujori eta, herriaren momento zailenetan ere, Herriaren alde dena eman zuten emakume eta gizonei eskaini ahal diegun omenaldirik onena” ezarri du jeltzaleen buruak.

 

Interesatu Zaitez