Prentsa Aretoa

Berriak

2017/02/16

Aitor Estebanek konfirmatu du Montororekin egindako bilera "aurrekontuen egoera orokorra aurkezteko lehen kontaktua" izan zela

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez "gure aldetik ez zen planteamendurik edo aldarririk egin" eta baieztatu duenez "datu zehatzagoak noiz iritsiko zain gaude".

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, reunión, montoro, hacienda, pr

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzale Aitor Estebanek gaur baieztatu du atzo Idoia Sagastizabal diputatu jeltzalearekin batera Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministroarekin izan zuen bilera "lehen kontaktua" izan zela eta "Gobernuak aurrekontuei begira aurreikusten duen egoera" azaldu zitzaiela.

Kongresuko korridorean hedabideei eginiko adierazpenetan, Estebanek berriz esan du "datu orokor batzuk" azaldu zitzaizkiela eta "gure aldetik ez genuen planteamendu alternatiborik edo aldarrikapenik egin" . “Bilerara deitu gintuzten eta gu entzutera joan ginen, eta orain datu zehatzak noiz bidaliko dizkiguten zain gaude. Datu horiek jasotzen ditugunean egoera aztertuko dugu eta ikusiko dugu aurrera egiteko aukerarik ote dagoen,baina une honetan ez gaude ezertan ere ez" esan du.

Bozeramaile jeltzaleak zehaztu duenez, "panorama orokorra azaltzeaz" gain Cristobal Montoro Ministroak, bilerara José Enrique Fernández de Moya Ogasuneko Estatu Idazkariarekin eta Alberto Nadal Aurrekontu eta Gastuetarako Idazkariarekin joan zenak, ordezkari jeltzaleei iragarri zien Exekutibo zentralak esku artean duen "egutegia", baina ez du zehaztasunik eman nahi izan. "Ministerioari dagokio aurrekontuetarako egutegiaz informatzea" azaldu du.

Amaitzeko, Estebanek gogoratu du Euzko Abertzaleak taldeko Diputatuek "ordezkatzen ditugun herritarren interesak eta ongizatea" aldeztuko dutela. "Betidanik, gure asmorik onenarekin egin duguna egingo dugu,hau da, akordio logiko eta zentzudunak lortzeko egon daitezkeen aukerak arakatuko ditugu eta guk ordezkatzen ditugunontzako onuragarriak izatea bilatuko dugu".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/06/26 09:00

Andoni Ortuzar

   Radio Euskadi 

2017/06/29 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr