Aitor Estebanek hauteskunde gastuak murrizteko "borondatea" erakutsi du baina ohartarazi duenez "ez gara hauteskunde berriak saihestu ez dituztenen lotsariak estaltzen ibiliko"

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak ohartarazi duenez "errezeta guztiek ez dute guztientzat balio" eta "denontzat bidezkoa izango den akordioa" eskatu du

Aitor Estebanek hauteskunde gastuak murrizteko 05Maiatza 05 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu duenez, hauteskunde gastuak murrizteari buruzko eztabaida "ezin da izan hauteskunde berriak deitzeko beharra saihestu ez duten lotsariak estaltzeko ariketa izan; besteok ez dugu kalte hori ordainduko".

Diputatuen Kongresuan gainerako alderdi politikoetako bozeramaileekin hauteskunde gastuen murrizketaz hitz egiteko egin den bileraren ondoren, Estebanek esan du EAJ-PNVk "denontzat bidezkoa izango den akordioa" lortzeko "borondatea" duela eta gogoratu du EAJ-PNV beti saiatu izan dela "gastuak murrizten eta alderdikideen lanaz baliatzen" baina esan du "errezeta berberek ez dutela egoera ezberdinetarako balio".

Zentzu honetan, jeltzaleen bozeramaileak zera adierazi du "litekeena da alderdi batzuentzat kanpaina soberan egotea, hedabideetan presentzia etengabea dutelako telebista kate pribatuetan eta publikoetan; baina denok ez gaude egoera horretan. Guri kaleko presentzia asko murrizten bazaigu, ematen du aurkeztu ere ez garela egiten”, esan du . Era berean azaldu du hauteskunde gastuaren muga ez dela berdina alderdi politiko guztientzat eta baieztatu duenez " barruti zehatz batzuetan aurkezten diren alderdien kasuan, muga hori askoz txikiagoa da eta ondorioz, dagokigun tartea ere bai".

Aitor Estebanek adierazi du EAJ-PNVk proposamena aurkeztuko duela datorren asteko asteazkenean egingo den bileran "alderdi guztientzat aukera berdintasuna bermatzeko akordioa lortzeko, eta presentzia mediatikoari dagokionez, berdintasun hori existitu ere ez da egiten". Amaitzeko baieztatu duenez "ez dugu bi alderdien diktaduratik lau alderdien diktadurara igaro nahi".

Interesatu Zaitez